KONTAKIZUN BAT: "TXALOAK"

 


Egunero bezala, nere amak esnatu nau ikastolara joateko. sorbaldan ikutu batzuk emanda. Bere ustez hau omen da ni esnarazteko sistema bakarra.

Nere bederatzigarren urtebetetzea dela eta, gosari berezi bat prestatu dit.

Gaur, lehenengo aldiz, bakarrik joango naiz ikastolara.

Liburuak motxilan ipiniz kaleratu naiz. Aurrera nihoala, makil batez burdinezko barandilari kolpeak eman dizkiot.

Emakume batek behatz bat ezpainetan ipiniz eta bere haur txikiaren gurditxoa seinalatuz, keinu bat egin dit. Makila bota dut, barkamena eskatuz. Emakumeak irripartsu begiratu dit eskerrak emanez.

Orain kalea gurutzatu behar dut. Semaforoaren aurrekaldean gelditu naiz. Argi gorria dago. Itxoin behar dut argi berdea piztu arte.

Hala ere, nere aitak esaten zidan bezala : Naiz eta berdea piztuta egon , begiratu bi aldetara gurutzatu baino lehen.

Ikastolara iritsiz, lagun batzuk elkartu gara eta lasterkak egiten hasi gara. Ia beti neska lirain batek irabazten du, baina gaur, irabazlea, ni.

Ikasgelan sartu bezain pronto, irakasleak, hau idatzi du arbelan : Gaur , Ohieren urtebetetzea dela eta, bere kabuz etorri da ikastolara. ¡Txalo beroa berarentzat!

 Nere lagun guztiak, zutiz jarrita eta besoak altxatuz, bere esku giraka hasi dira.¡Hau opari ederra! Irakasleak, ni bezelako gor-mutuak  txalotzeko erabiltzen dugun lengoaia irakatsi die.

Jose Mari Razkin