Martin Eguren, egunero bezala, goizeko seiretan jeiki eta
lanera abiatzen zen Pasaiako autobusa hartuz.
Tresna baten bidez, bere lana marka desberdinetako
motor-blokeak esmerilatzea zen:
oso lan neketsu eta arriskutsua. Alde batetik, lanpostu
inguruko temperatura altua,
blokeekin erretzeko arriskua; bestetik, gainera, askatzen
ziren kondarrengatik musuko
bat eman beharra. Eta guzti hori gutxi balitz, silikosisa
izateko arriskua denboraren
poderioz. Egiazen dena lantegiko arduradunei bost axola
zitzaiela. Toxizitate-prima
kaxkar bat eman etakitto!
Egun lainotsu eta triste hartan, ohizko zuenez, bakarrik
gosaldu zuen. Mirenek nahiago
zuen lehenengo otordua bere seme-alabekin egin, zortziak
aldera, eskolara joan baino
lehen. Hala ere, egun hortan, lehenago jaiki zen eta
senarrari muxu bat eman ondoren
hala esan zion:
—Martin, agian orain ez da une egokiena, baina lanetik
etortzen zeranean serioski hitz
egin beharko dugu gure etxeko egoera ekonomikoari buruz. Nik
ezin dut gehiago jasan
egoera hau!
—Ados nago zurekin, Miren, gaur arratsaldean lanetik etorri
bezain pronto hitz egingo
dugu. Lasai egon, egoera hontatik ere aterako gara. Ez izan
dudarik!
Arratsaldean, seme-alabek telebista ikusten ari ziren
bitartean, Mirenek familiaren egoera
ekonomiko larrriaren berri eman zion Martini. Nahiko garbi
azaldu zion, aspalditik,
behartuta zegoela ohizko dendetan, zorrak utzita, erosketak
egitea. Berak ekartzen zuen
soldatarekin ezinezkoa zela familiaren gastuak jasatea eta,
derrigorrez, irtenbide baten
beharrrean
zeudela.
—Martin,
zer edo zer egin beharko dugu. Aukeran daukagu, nik beste norbaiten etxean
garbiketa
lanak egitea ala zuk beste lanbide bat aurkitzea, duzun soldata eskasa beste
batekin
osatuz.
—Nik ere
mila buelta eman dizkiot gure egoerari eta uste dut irteera bat aurkitu dudala.
Ramon, nere
lagun minarekin hitz egin dut eta proposamen bat egin dit: Igeldoko
arkaitzetara
berarekin joatea arrantza egitera. Berak dioenez oso leku aproposa da
arrantzan ibiltzeko. Leku arriskutsu xamarra, baina,
gutxienez hamar kilo arrokako lupi etakorrokoi harrapatu daitezke egunero.
»Arrain horien salmenta bermatuta dago eta, gainera, prezio
onean, bai Donostiako
jatetxe batzuetan, bai Iparraldekoetan ere.
Bere proposamena oso ondo iruditu zitzaion Mireni eta
aurrera joatea erabaki zuten ardo
edalontziekin topa egin eta gero.
Arrantzarako kanaberarik ez zuelako Ramonek proposatu zion,
hilberri baten ondoren,
gauez, Maria Kristina parkera joatea, tapia bateko
zirrikituetatik igaro eta berak ezagutzen
zuen banbuz betetako kanaberaditik bost metroko kanabera
sendo batzuk hartzea.
Hala egin zuten handik hamar egunetara, eta bere furgoneta
paretaren ondoan aparkatu
eta gero, zeruaren kontra antzematen ziren banbuen silueta
bereziak ikusi zituzten, baita
ere entzun haiek, bere ostoen bidez, egiten zuten xuxurla
paregabea eta halaber, usaitu
zuten kanaberadi osoan zabaltzen zen ezetasunaren usai
gozoa.
Ramonek ekarritako matxete zorrotz batzuekin hasi ziren
banbuak mozten, baina berehala konturatu ziren ezinezkoa zela, hain gogorrak
ziren! Halabeharrez erabaki zuten egokiagoizango zela Martinek eramandako zerra
batzuk erabiltzea. Ordu erdi luze kostatu zitzaien kanabera bakoitza zerratzea.
Izerdi franko aterata, azkenean lortu zuten beraien gustoko lau banbu kanabera,
bost metrokoak gutxi gora behera.
Adaxka eta hosto guztiak kendu eta, banan-banan, kargatu
zituzten, Ramonek ekarritako
furgoneta zahar hartan. Han ikusita lasaitu ederra hartu
zuten. Atseden pixka bat eta ur
txurruta pare bat hartu eta, inork ikusi gabe, poliki poliki
abiatu ziren Donostia aldera bere
eginkizuna bukatutzat emanda.
Hurrengo egunetan, lanetik irten eta arroketara hasi zen
joaten bere lagun minarekin.
Honek, pazientzia osoz, benetako arrantzale bat bihurtzeko,
ikasi behar ziren trikimalu
guztiak,
irakatsi zizkion hilabete batean.
Honen
emaitzak berehala sumatu ziren eta, handik gutxira, hasi zen arrain kopuru
dexente harrapatzen ia egunero. Arrats aldera, eta ilundu baino lehen, Alde
Zaharreko jatetxe ezagun batzuetara hurbildu eta han, jabeengandik, prezioa
diskutitu gabe, jasotzen zuten diru mordoxka arraien truke. Ondoren, adostatu
bezala, lortutako dirutza erdibitu, basoerdi pare bat edan eta etxe aldera
merezitako afaria hartzera.
Batzuetan gehiago, beste batzuetan gutxiago, baino askotan
lortzen zuen soldata bere
lantokikoa baino handiagoa izatea. Guzti honen ondorioz,
diru sarrera gehigarri bat hasi
zen sartzen etxean; zorionez, horrekin bere egoera
ekonomikoa hobetzen, Mirenen pozez.
Hurrengo hilabatetan horrela jarraitu zuen, eguneroko
betebeharra bezala, baina tamalez, zorigaiztoko batzuei gertatzen zaien bezala,
une zoriontsuak berehala zapuztu ziren.
Sei hilabete pasa eta gero, arroketan deskuidu bat izan zuen
Martinek. Arroketatik erori,
ospitalera joan, plaka batzuk atera eta sendagilearen
diagnostikoa jaso: eskubiko
hankaren peronea puskatuta zuen: igeltsatu eta hiru
hilabeteko baja.
Arrantza utzi behar izan zuen eta bide batez fabrikan baja
hartu. Martinen diru sarrera
murriztu egin zen berriro eta, hori gutxi balitz,
sendagileak debekatu egin zion arroketan
ibiltzea. Egoera horren aurrean, arrantza, ez hain
arriskutsua den beste leku batean egin
behar zuela erabaki zuen.
Hori zela eta, Ramonek proposatu zion Urumea ibaian, Kursaal
Zubian, arrantza egitea.
Hortarako, berak hitz egin beharko zuen han, egunero, egoten
diren arrantzaleekin: bere
egoera penagarria azaldu eta lagunei baimena eskatu Martinek
beraiekin ibaiko korrokoiak arrantzatzeko. Nola ez, hori ere lortu zuen.
Nahiz eta korrokoi horien elikadura oso ona ez izan —garai
hartan, Urumea ibaira egiten
ziren isurketak kontuan hartuta—, harrera ona izaten zuten
Frantziako jatetxe batzuetan
erraz saltzen ziren eta nahiko prezio onean.
Martinek komentatu zionean bere erabakia, Mirenek bakarrik
galdetu zion ea ez
zitzaizkion barneak hausten horrela jarduntzeagatik,
ezagututa korrokoiak zer jaten zuten.
Martini, egia esateko, ez zitzaion hau besterik esatea
okurritu:
—Ikusten ez duten
begiek…!