Zu zera Katty mundu hontan gehien gustatzen zaidana . Zutaz sentitzen
dudana ez dut beste inorekin sentitu. Zure begi urdin turkesarekin hain
esanguratsuak… eta nola kikiltzen zeran nere magalean zure gorputzaren
epeltasuna transmitituz zuri emeki laztantzen zaitudan bitartean.
Eta zer esan, gure etxean sartzen naizenean agurtzen nauzun pozarekin.
Zure izaera oso maitale eta xamurra da eta nik esaten dudan guztia onartzen
duzu, ixiltasunez , eztabaidatu gabe . Nere aurreko harremanetan ez zait
sekulan holakorik gertatu.
Guzti hori kontuan harturik oso zoriontsu sentitzen naiz zurekin nere
bizitza partekatzen.
Asko maite zaitut Katty, maite zaitut… baino ez zurrupatu nere sudurra… ¡txakurtxo!