Errota zahar
maitea
uraren ertzean,
uraren ertzean da
basati beltzean.
Negar egiten dezu
aleak txetzean.
Ni ere triste nabil
zutaz oroitzean.
Letra:
J. M. Lekuona
Garai bateko erroten hotsak lozorroan geratu
dira, eta, bakarrik, errekaren urek sortzen duten murmurioak blaitzen ditu
bazter umelak. Erroten gurpila dantzan jartzen zuen ura ere, aspaldian dago
bare. Denboran ahantzitako bizimodu baten lekuko isilak, garapen azkarrak
hautsitako ametsak. Denborak ez du noiz, baina belaunaldi baten iragana
lausotuz joan da denboraren buruan, kasik desagertu arte. Pena.
MIKEL ARRIZABALAGA