LIBURU BAT: AZKEN BATEAN (Lourdes Oñederra)

 

Azken batean. Erein, 2025, 159 orrialde   

                                                                  

Lourdes Oñederra (Donostia, 1958) idazlea eta hizkuntzalaria, Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktorea da. Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitatean Fonologiako irakasle katedraduna izan da eta 2007an euskaltzain oso izendapena jaso zuen. Literatura-sorkuntzari dagokionez eleberrigintzan nabarmendu da, Eta emakumeari sugeak esan zion (1999) lehen eleberriarekin hainbat sari eskuratu zituen, besteak beste Euskadi Saria (2000). Handik urte batzuetara argitaratu zituen Intemperies (Babes bila) (2023), eta berriki Azken batean (2025) gomendio honetarako aukeratua. Bestalde, aipagarriak dira Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelarako idatzitako epilogoa, Beranduegi (Begiz jotako ipuinak. Antologia, 2003) eta Anderson anderearen gutizia ipuinak (Mende berrirako ipuinak. Antologia, 2005) eta Patrick Süskind-en Sommer jaunaren istorioa (2007) liburuaren itzulpena. Hainbat aldizkaritan kolaboratu du: Ere, Oh Euzkadi!, Hika, Argia, Bake Hitzak, Erlea eta Galde. Euskaldunon Egunkaria eta Noticias de Gipuzkoa egunkarietan ere idatzi izan du.

Azken batean eleberriko protagonista nagusiak bi emakume dira, Elisa eta Elixabete, ama-alabak. Elisa, Donostian bakarrik bizi da, duela zenbait urte alargundu zen eta atzera begirako ariketa egiten du gaztetatik bizitako oroitzapenak gogoratzeko, frankismo garaia, familia-bizitza, lagun arteko giroa…

“Ondo dago. Hala iruditzen zaio, ondo dagoela. Zahartuta. Bakarrik. Senarra hilda. Alaba urruti. Ez zuen uste izango Joxean hilda bizitzeko hainbeste gogo geratuko zitzaionik berari, hain luze iraungo zionik.” 116 orrialdea.

Elixabete alaba berriz, Ameriketako Estatu Batuetan bizi da, bikotekidea galdu berri du eta ama-alaba arteko harremana kontatzen da liburuan: memorian gordetakoak, isiltasunak eta sufrimenduak. Testuinguru horretan Oñederrak bereziki aztertzen du ETAren indarkeria eta eragina garaiko gizartean,

Elixabetek hamazazpi urte bete zituen urte hartan, ETAk hamalau lau hil zituen, baina horretaz ez da gogoratzen bera, ez da inoiz gogoratu. Txiki eta Otaegirenaz ezin izan da inoiz ahaztu” 144 orrialdea.

Gomendio hau interesatu bazaizu eta liburua irakurri nahi baduzu liburutegi publikoetan, liburu-dendetan eta eLiburutegia plataforma digitalean eskuratu ahal izango duzu.

 

Arantxa Arzamendi

 Lourdes Oñederra.  Azken batean. 159 páginas   

  Lourdes Oñederra (Donostia, 1958) escritora y lingüista, es licenciada en Filología Hispánica y doctora en Filología Vasca. Ha sido profesora catedrática de Fonología en la Universidad del País Vasco en Gasteiz y en 2007 fue nombrada miembro de número de Euskaltzaindia. En su faceta como escritora dedicada a la creación literaria en euskera ha destacado como novelista. Su primera obra Eta emakumeari sugeak esan zion (1999) obtuvo diversos premios, entre otros el Premio Euskadi (2000). Años más tarde publicó Intemperies (Babes bila) (2023) y muy recientemente Azken batean (2025), seleccionada para esta recomendación. Por otra parte, merecen ser destacados el epílogo escrito para la novela Ehun metro de Ramon Saizarbitoria, los relatos Beranduegi (Begiz jotako ipuinak. Antologia, 2003) y Anderson anderearen gutizia ipuinak (Mende berrirako ipuinak. Antologia, 2005) y Sommer jaunaren istorioa (2007), traducción del libro de Patrick Süskind. Ha colaborado en diversas revistas como: Ere, Oh Euzkadi!, Hika, Argia, Bake Hitzak, Erlea y Galde. También ha sido colaboradora de Euskaldunon Egunkaria y Noticias de Gipuzkoa.

Las protagonistas principales de Azken batean son dos mujeres, madre e hija, Elisa y Elixabete. Elisa vive sola en Donostia, enviudó hace algunos años y realiza un ejercicio retrospectivo recordando sus memorias de juventud, el franquismo, la vida familiar, el ambiente de la ciudad…
Ondo dago. Hala iruditzen zaio, ondo dagoela. Zahartuta. Bakarrik. Senarra hilda. Alaba urruti. Ez zuen uste izango Joxean hilda bizitzeko hainbeste gogo geratuko zitzaionik berari, hain luze iraungo zionik.” 116 orrialdea.
Elixabete su hija, en cambio vive en Estados Unicos, acaba de romper con su pareja y la novela nos cuenta la relación madre-hija: los recuerdos que han quedado en la memoria, los silencios y los sufrimientos. En este contexto Oñederra analiza muy especialmente la violencia de ETA y su influencia en la sociedad del momento.
“Elixabetek hamazazpi urte bete zituen urte hartan, ETAk hamalau lau hil zituen, baina horretaz ez da gogoratzen bera, ez da inoiz gogoratu. Txiki eta Otaegirenaz ezin izan da inoiz ahaztu” 144 orrialdea.
Si os ha interesado está recomendación y queréis leer el libro, lo podréis conseguir tanto en bibliotecas públicas como en librerías y también en la plataforma digital eLiburutegia.

 

Arantxa Arzamendi