Askotan bezala igaro da gaur ere nire eguna. Ezer berririk ez da gertatu, edo bai?
Askotan bezala
urreratu naiz nire leiho ertzera eta betikoa; denak goizean goiz, badute gaur
ere zer egina.
Umeak eskolara,
txikitxoek haurtzaindegietara eta zaharrak ere bere “zahartzaindegietara”
begirada galduta batzuk, besteak urduri; agian gehienak etsipenez beterik.
Horrela dago nire
garai honetan eratuta bizitza.
Arnasa sakon bat
atera zait barren barrendikan eta ekin diot nire egunari.
Ez dakit
ikusitakoekin kutsatuta edo nik ere, arin arin, bi edo bi edo hiru lan motari
ekin diot askotan bezala; banuen ba nik asmoa, aldiko, gauza bat, ondo eta
disfrutatuz egiteko…… biartik !!! gaur presa daukat.
Esan didate nire
adinean ere; aktibo, ernai egon bear dudala. Gorputza zaindu, zaildu eta burua
edukiz eta informazioz bete.
Askotan gertatzen
da, zerbait asaldu edo konpartitu egin nahi (atso jasotako berria, esaera,
izena, hiria) eta
ez da arrastorik
ere, zer? gaizki “artxibatuta”? “carpeta nueva” ireki bearko nuen? Ah!!!!!
Batzuetan gauean, oheratzerakoan, nire buruak, gelditu ezin den “errotatxo” bat dirudi.
Horrela loak
hartu ninduen lehengo gau batean.
Ah! ze nolako
ametza egin nuen!
Korrika eta
korrika, jende multzo ikaragarri baten tartean nindoan ni ere. Inork ez zion
inori begiratzen, ezta elkar agurtu ere.
Korrika eta
korrika, iluntasun baten erdian.
-Nora zoazte?-
-Ez dakigu
.Etzekiten nora zihoazen ere-
Ikusten duzu han
goian han goian, argiz betetako jauregi disdiratsu bat? (erantzun zidan emakume
batek) ba, gu gelditzen bagara, itzeldu egingo litzateke eta horrela argirik
gabe geldituko ginatekeela esaten dute, nora ezean.
-Nork esan dizu
hori?-
Beraiek hor goian
bizi direnak.
-Ni banoa
hemendik, beste zerbaiten bila bai nabil ni!! esan nion.
-eta zeren bila
zabiltza ba? Galdetu zidan
Esan didate ba hemen
dagoela oso arri bitxia eta miresgarria; zoriontasuna, patxada eta bizitzan behar
duzun dena ematen duena.
Ba, beraren bila
nabil aspaldin!!!
-Ekin nion
bideari-
Korrika eta
korrika; mendi kateak, basamortuak ,ibai zabalak….gainditu ezinda, nekatuta eta
aspertuta.
Horrela
nenbilela, mendi tontortxo batetik erori egin nintzen, benetan jota nengoen.
Utzi deiotan
bilakaera zentzu gabeko honi!!! Pentsatu nuen baina….
Ahh!!!!
Sorpresa!!!!! Gertatu da miraria.
Lurrean eta
horrenbeste denboran bila nenbilen hura, han zegoen, distiratsu.
Eta
harrigarriena, nire barrendik atera zitzaidala. Neronek naraman denbora guzian,
nire barrenian.
Hainbeste denbora
galtze eta sufrimendu, alferrikan!!!
Hor zegoen harri
bitxi liluragarri hura!!!!!
Nire barrenean
neukan argia kanpoan bilakatzen!!!
Harrituta
gertatukoarekin nengoela, izaki adoretsu bat, ondoratu zitzaidan.
-zerbait bilatu
duzu? – galdetu zidan berak-
-Bai, baina, zer
dakizu zu honetaz?
Denok eta
betidanik, geurekin daramakigun altxor bat dela; baina zerbaitek, norbaitzuk
korrika eta korrika ipintzen gaitu( bere zerbitzurako) eta ahaztu egiten gera,
bakoitzak bere barrenean daramagun argia piztea.
Ez dugu nahi
ilunpean bizi eta hor goaz, korrika eta korrika, han “goiko” jauregi artakoak,
beraiek horrela nahi dutelako.
Nire “argiaren”
jabe eginda, nengoen leku hura paradisu bat dirudi.
Denok elkartzen
gaitun haize epel goxo batek exarkatzen gintuen.
Ilargia bere
gaueko eginkizuna beteta, ezkutatzen hari da, irribarrez dirudi.
Eta hor dator
gure maisu handia, ezeren truke dena ematen duena, inor korrika eta korrika
ibili beharrik gabe, beraren zerbitzari, dizdiraz jantzita, eguneroko bere bete
beharra eskainiz…..EGUZKIA!!!!
Biziki guztiak,
mantso, mantso, ekiten diote beren egunerokoari.
Haritza, urkia,
pagoa, sagastiak, intxaurrondoak….denak lasai, prest beren bizia eta fruituak
eskaintzeko.
Loretxoak,
abereak, piztiak eta gizakiak, denek sinbiosi jator baten biziaz.
Ezin dut
deskribatu leku artako emakume, gison, zaharrak, gazteak eta haurrak – denak
batera- zer “girotan” bizi diren.
Denak kolaboratuz
eta behar dutena bakarrik hartuz
Denok elkarri
begietara begiratuz, irribarrez….zein nolako zoriona sortu zitzaidan nire
barrenean.
Norberaren argia
pistuta, beharrak murristuta, gogoratu zitzaidan, idazle bati irakurritakoa;
bere bizitzako une honetan gertatzen hari zitzaiola…..
Gutxi behar dut,
eta gutxi hori, gutxitan bear dut.
Ahh!!! Esnatu
egin nahiz eta pentsatu dut… ametza zen? Ezin da egia bihurtu?
Bertso bat etorri
zait burura …..denontzako
Hau da nerea,
zurea, denon bizia
Jaso esazu,
pozik, ospetsu, zure gorputza
Izan bada ere,
zure bidea, latsa eta laiotsa
Gaur, jantzi
pitxi dotorez, zure bihotza
Badaukagu eta
geure buruekin, konfidantza
Gu denon bizia,
ez dela izango bakarrik ametza
Horrelako
lagunekin nola galduko dugu esperantza.