2020: ISPILU SALATARIA (José María Razkin)

Goizero bezala, eta erdi lotan, nire aurpegiari begiratzen diodanean ispiluan…

Nor ikusten dut?

Familiako aita ondradua, ohitura denez, goizeko zazpietan jaikitzen dena lanera joateko?

Edo...ia egunero, gupidarik gabe, lanaldi partzialeko langileak aukeratzen dituen arduraduna, lanbide baldintza lotsagarriekin: miseriazko soldatak, etenik gabeko lan orduak segurtasun neurririk eza?

Edo...Elizkoi katolikoa, igandero mezatara bere emazte eta seme-alabekin joaten dena eta maiz jaunartzen duena (aldez aurretik aitorlekutik pasa ondoren, noski)?

Edo...Bere emazteari, ahal duenean, engainatzen diona honek ezer jakin gabe?

Edo...Futbolarenganako grina asetzen duena, hala futbol zelaian nola etxean telebistaren aurrean?

Edo...Zerga-kontseilari on batek aholkaturik, berari dagozkion zergak ekiditen duen zergadun “azkarra”?

Ez jarraitu ispiluari begiratzen, zeren zeure burua hobeto ezagutuz, ez duzu SEKULA SANTAN ispiluaren aurrean duzuna agurtuko.